XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EMAZTEA ITZIK GABE

Egun batean, ez zeukaten etxean arbasta bat ere, ta egur-billa mendira joan zan.

Egur moztutzen asi besterik ez zuen egin eta gazte-pilla bat agertu zan, eta esan zioten: - Pernando: ¿gaur dan egunarekin mendian lanean?.

-¿Zer egun da ba, gaur?.

- Azkarate'ko pestak, gizona.

- Arraie-arriea, ta ala dek.

Eta zegona zegon tokian utzi ta Azkarate'ra gazte aiekin joan zan.

Etxean egur bearrian baziran, ondo jaioak zeuden.

Lau egunean ez zan etxeratu.

Bostgarrenean etorri zan, eta emazte gajoa soroan lanian arkitu zuen.

Alderatu zitzaion eta emaztea kopet illunarekin ixilik.

Leiatu zan emazteak zerbait esaten ote zion, bana alperrik.

Emakume aren abotik ez zuen itz bat entzun.

Orduan erretorearengana joan zan.

- Jauna - esan zion -.

Etxean oker aundiak ditugu.

Emaztea itzik gabe daukat.